Simonezahar baserriaren jabegoetan egin zen Simoneberri etxea, eta bertan bizitu da beti Zumeta
familia. Bautista Zumeta Maiz zen jabea, 1894an bertan jaioa. Simonezarreneko taberna
eta sagardotegia desagertu zirenean, Bautistak eta Iñaxi Etxeberria bere emazteak,
taberna berria zabaldu zuten beren etxean, 1957an.San Estebango jaietan, jendea bertara jaisten zen. Han izaten baitziren erromeria, Simoneneberriko
atarian. Bertsotan egiten zien harrera festazaleei Bautistak. Urte luzeetan, Sakabi eta Egañazpi trikitilariek alaitu zuten giroa, eta noski, jan eta lo Bautistaren
ostatuan egiten zuten festa egunetan.